top of page

PARTE-HARTZEA

​

Familia, eskola eta komunitateekin lan egiten dugu. Eta interdependentzia, konpromezua, errespetua, lankidetza, elkartasuna, ekitatea, konfiantza,etab. sustatzen ditugu.

​

Ikas komunitateen parte-hartze eredua lortzeko (Bolivarren eta Ramón Flecharen ekarpenak kontuan hartuz) kultura eta eskolen politikak aldatu behar dira. Asanblada orokor bat eratzen da eta batzorde mistoak sortzen dira parte hartzea erabat partekatua egon dadin. Agente denen (irakasle, familia, ikasle, boluntario, elkarte,etab…) elkarrizketan oinarritzen da ikastetxeko egitura. Agenteek benetako parte hartzea dute ikastetxearen helburuetan eta jardueretan.

​

Eskola txikiak. Ikasleek eskolako protagonistak izan behar dute eta irakasleek gurasoekin batera hezkuntza komunitatea osatu behar dute. Haien parte-hartze sentimendua oso indartsua denez, autokontzeptua, autoestimua eta nortasuna eraikitzen dute. Aniztasunak eskola aberasten du eta besteak berdinak bezala errespetatu behar ditu. Ez dago taldeetan mailakatze kontzepturik eta lanak proiektuen bidez egiten dira. Gelak txoko desberdinak dauzka (bakoitza bere metodologiarekin) eta tailerrak gauza edo gai zehatz baten inguruan egiten dira; hauek egiteko talde kooperatiboak eta tutoretzak egoten dira. Azkenik, esan beharra dago, eskola txikiak direla baina oso ederrak direla.

​

Eskola txikietan  gertatzen den bezala, gure eskolan ere, ikasleak dira protagonistak, eta gurasoekin batera hezkuntza komunitatea osatzen dute. Esan beharra dago, eskolako organo gorena den Administratzaile Taldea guraso eta ikastetxeko langileez osatuta dagoela, beraz, Ikas Komunitateetan ematen den moduan (Bolivar, A., Flecha, R.), parte hartzea erabat partekatuta dago. Aniztasunari erreparatuz, onuragarria bezain aberasgarria dela badakigu, horregatik da eskolaren balio garrantzitsuenetariko bat inklusibotasunarekin batera.

bottom of page