top of page

​

​

            Auzoko biztanleriari dagokionez, Laudioko beste auzoekin alderatuta, ez dago etorkin askorik. Izan ere, nahiz eta Industrializazio garaian Extremadurako, Gaztelako eta Galiziako familia asko etorri, gaur egun, familia horietako senitartekoak Laudion jaioak dira. Hala ere, erdigunetik edota udalerriko beste auzo batzuetatik honetara bizitzera etorritakoak ere badaude, azken hamarkadan Latiorro auzoan eman den hedatze urbanistikoa dela eta.

​

​

​

            Auzoan aurki daitezkeen zerbitzurik garrantzitsuenak, honako hauek dira: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxea, lanerako prestakuntza lantegia, salerosketarako hainbat denda, Laudioko futbol taldearen zelaia eta hiru herri-etxe: Extremadurako, Andaluziako eta Gaztelako etxeak.

Ingurua

Igerilekua

Baratza

Gure ikastetxea

​

bottom of page