top of page

​

​

             Gaur egungo  Latiorro ikastetxea, urteetan zehar hainbat aldaketa jasan ditu. Hasieran, bi ikastetxe ziren; bata, Ortega y Gasset, Laudioko pertsonentzako prestatua; eta bestea, Menéndez Pidal, eskualdeko (Okondo, Aiara, Arrankudiaga…) umeei zuzendua zegoena. Biak 1973an inauguratu ziren eta bata bestearen ondoan kokatua zeuden.

​

            1994ko irailean, ume kopuruaren beherakada zela eta, bi ikastetxeak elkartu eta bakarra izatera pasa ziren. Honen ondorioz, zentroaren izena egokitu zen, garaiko auzoarena hartuz: Lateorro. Hortaz, ikastetxea Lateorro Ikastetxea bilakatu zen.

​

            2015ean, auzoaren izena Latiorro izatera pasa zenean, eskolak ere, Latiorro Eskola izena hartu zuen. Urte horretan, metodologia berri bat erabiltzeari ekin genion, Montessori metodologia, hain zuzen ere. Horrek, eskola bere osotasunean berritzea ekarri zuen.

Historia

bottom of page