top of page

Ingurunmenari eta jasangarritasunari buruzko jokabideak eta hausnarketak  egiteko eztabaida-lekua dugu hau. Honetan, Laudioko eskola guztietako ordezkariek, Udaleko ordezkari batek  eta Eusko Jaularitzako Ingurugelako koordinatzaile batek parte hartzen dute. Urte bakoitzean gai bat lantzen dugu eta aurten ZARATA-ren gaia lantzen ari gara.

​

Halaber, aurreko urteetan eskuratutako konpromisoak lantzen jarraituko ditugu, batez ere, HONDAKIN-ekin erlazionatutakoak: MURRIZTU, BIRERABILI, BIRZIKLATU, BIRBANATU eta SUSPERTU.

​

Zentroan, honako erronka hauek finkatu ditugu:

​

Lehenengo hiruhilabetean, gaiaren inguruko bideoak ikusiz, ipuinak landuz, gune-berde bat eraikiz, Agenda 21eko nobedadeak gela guztietara zabalduz  sentsibilizazio- kanpaina bat egitea.

 

Bigarren hiruhilabetean, jantokiko gehiegizko zarata kontrolatzeko, semaforoak ipiniko ditugu eta ekintza horretarako Eztabaida-lekuan proposatutako galdetegiekin lan egingo dugu. Galdetegi horietan, etxean ikasleek  zuen laguntzaz egin beharko dituzten hainbat jarduera ageri dira.

​

Hirugarren hiruhilabetean azken zikloko ikasleen ordezkariek Eskola- eta Udal- Foroetan parte hartuko dute. Gainera, etxeko material birziklagarriekin egindako lanen erakusketa bat antolatzeko asmoa dugu.

​

Era honetan, jada barneratutako aktibitate positiboak landuz eta eginez jarraituko dugu: tapoien eta mugikorren bilketa, berrerabilitako materialez egindako eskulanen egikaritzapena...

​

Guztion artean eskolako zarata  MURRIZTUko dugu eta eskolaren ingurugiroa hobetuko dugu.

​

Jarraian, gure ustez interesgarriak suerta dakizkizuen eta gaiarekin erlazionatuta dauden bideo eta baliabide digitalen zerrenda bat atxikituko dizuegu. Erabilgarriak suertatzea espero dugu.

​

BALIABIDE DIGITALAK:

http://www.aprendersinruidomadrid.es/pdf/sonidos_ciclo_1.zip 

http://agrega.educa.madrid.org/visualizar/es/es_20071116_3_0180100/false#

 http://www.fornies.net/interpeques/trabajos/audiopeques/sonidos.html

http://www.manualidadesconninos.com/?z=manualidades-infantiles-telefono-con-vasos

http://www.elmundo.es/elmundosalud/documentos/2007/09/oido.html

http://www.fornies.net/interpeques/peques5/5sentidos/principal.htm

http://nica42.tripod.com/ruido.htm#b

http://kidshealth.org/kid/en_espanol/cuerpo/ear_esp.html

http://www9.euskadi.net/ihitza/ihitza2/recursos_e.htm#clase

http://www.juntadeandalucia.es/medioambiente/consolidado/publicacionesdigitales/

http://www.environmental-protection.org.uk/assets/library/documents/HearThis.pdf

http://agrega.educa.madrid.org/visualizar/es/es_20071116_3_0180100/false#

http://www.wikisaber.es/Contenidos/LObjects/sound_vibrations/index.html

bottom of page