top of page
Emoziorik gabe ez dago hezkuntzarik
Teknologiekin eta pantailekin lotutako materialak
Pantaileek eman ahal duten laguntza ezagutarazteko

News & Events

Umeei ingurumena errespetatu behar dutela jakinarazteko honelako jarduera aurrera eraman dugu

Z. N. M. E!

"Zatoz Nirekin Mundua Ezagutzera!" proiektuak kultura desberdinak erakustea du helburu, hau da, inklusibitatea sustatzea.

Lan hau, oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zaigu. Hasieran, lana proposatu zigutenean, gogotsu hartu genuen eta oso motibatuta hasi ginen gure eskola ideala asmatzen. Honen ondoren, Wix-a trasteatzeari ekin genion eta hau, oso zaila egin zitzaigun, izan ere, ez genuen inoiz programa hau erabili. Pixkanaka-pixkanaka lana aurrera eramatea lortu genuen, baina ez zen batere erraza izan; askotan, egindako lana ezabatu egin zitzaigun; edo ez genuen egin nahi genuena egiteko erarik aurkitzen; edo azkeneko astean, eduki berriak txertatzeari ekin behar izan genion; egin dugun lana berregituratu egin behar izan genuen askotan. Hala ere, lan asko egin ondoren eta ordu asko pasa ondoren, lana amaitzea lortu genuen. Hainbat ezagutza barneratu ditugu lan honetan zehar, sartu beharreko eduki asko ez baikenituen ezagutzen.

AUTOEBALUAZIOA

bottom of page