top of page

HEZKUNTZA ESTILOA

​

Latiorron, haur bakoitzari bere ahaleginak, lanak, arrakastak eta zailtasunak ulertzen, baloratzen eta, beharrezkoa bada, hobetzen edo errazten lagunduko diegu.

            Pertsonen arteko harremanei lehentasuna:  Eskola, naturarekin bizitzen, hau maitatzen, zaintzen eta berarekin elkarlanean aritzeko leku ezin hobea da.

Pertsonen eta naturaren arteko harremanak sortzea edo sendotzea bilatzen da, horrela, haurren eta haien familien artean ere komunikazioa, enpatia, errespetua, talde-lana, emozioen kanporatzea , eta azken finean, harremanak sendotzea lortzen baita.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

            Aniztasunari arreta berezia:

Gure ikastetxeak, haur bakoitzaren indar-guneak garatzea eta sendotzea bilatzen du, eta ahuleziak edo arazoak gainditzen laguntzen du, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

            Ikaskuntza indibiduala sustatzen da, dauzkagun profesionalen laguntzaz, bakoitzak duen heltze-erritmora egokitua, beharrezkoa den kasuetan.

            Autonomia eta lankidetzarako heziketa:

Egunekotasunean hezkuntza jarduerak bakoitzaren hobekuntza eta errealizaziorako dinamikak garatzen ditugu, erabaki koherenteak eta ardurak hartzen erakutsiz.

            Adimenaren garapenerako heziketa:

Haurren garapen kognitiboa sustatzeko tresnak eskaintzen ditugu, bihar egunerako nortasun pertsonalerako.

Aisialdirako eta denbora librerako heziketa:

Gure eskolaz kanpoko ekintzak ardatz nagusi bat dute, haurraren beharrak eta askatasuna denbora  librean erabiliko ditugu, beti  natura  kontutan  hartuz  eta kreatibitatea sustatuz.

            Berritzapen eta berrikuntza metodologikoak:

Gure ikastetxea metodologia konkretu bat dauka. Helburuak dira: Maria Montessori pedagogia berritzailea  heziketa kalitatean gauzatzen da, ikasle bakoitzaren beharrak  asetzea, elkarlana, harremana, tolerantzia.

bottom of page